Chargement Évènements

Neomak

11 février 2023 21:00 - 22:30
Halles de Gaztelu
64700 Hendaye
4€ à 12€

Denentzat / Tout public

Euskaraz / En basque

Taldearen izen bera aukeratu du Neomak taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon – Kepa Junkerarekin Sorginak bezala elkar ezagutu eta munduko txoko ezberdinetako oholtzetan arituak – baina gaur egungo musika berriagoetatik edan dutenak dira taldekideak.
Bien arteko uztartze berezi bat egin eta proiektu tradizional bezain berritzaile bat sortu dute, soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahastuz. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute,
entzulea dantzan jartzeko asmoz. 2022an “Ilargi berriak” eta “Hamen” aurrerapen kantuek arrakasta izugarria izan dute, udaberri eta udan kontzertu mordoa eskaintzeko aukera emanez, taula gainak eta beheak dantzan jarriz.

Billetterie : https://www.vostickets.net/billet?id=971


Le groupe a choisi un titre homonyme pour leur premier album : Neomak (« nouvelles lunes » en grec). Ces sept jeunes femmes, enracinées dans le monde du trikitixa, ont joué sur les scènes du monde entier comme les « Sorginak » de Kepa Junkera. Elles s’inspirent désormais de musiques plus contemporaines.
Faisant un lien entre ces deux mondes, elles ont créé un projet aussi traditionnel qu’innovant, en mélangeant avec aisance les sons organiques avec les nouvelles technologies. Avec liberté, elles ont imprégné le trikitixa de musiques électroniques afin de faire danser les auditeurs et auditrices. En 2022, leurs singles « Ilargi Berriak » et « Hamen » ont eu un succès retentissant.

Txarteldegia: https://www.vostickets.net/billet?id=971

Neomak - Ilargi berriak