Arte sormena

ARTISTEN EGONALDIA ZER DA?

Egonaldi bati esker, artistek sorkuntza prozesua ingurune onenean eraman dezakete. Lan hori, maiz, gordean egiten da, baina funtsezkoa da ikuskizuna sortuko bada eta biharko ikusleek kultura gosea areagotu dezaten! Halatan, bada, Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuak bere egiturak eskaintzen dizkie konpainiei lanaldi horietarako. Aldi berean, egonaldiei esker artisten eta ikusleen arteko topaketak antola litezke eta artisten sortze prozesuaren nondik norakoa ikus liteke egonaldien ateraldietan.