Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak

© Rubik 

RUBIK KIA (BILBO)

Maleta bat. Zertarako balio du maleta batek? Bidaiatzeko, agurtzeko, ametsak lortzeko edota ihes egiteko. Maleta batek 1001 pasadizo konta ditzake, hamaika desio eta atsekabe. Istorioak, istorioak, istorioak… Hamaika istorio historian zehar. Arrotzak. Maletak. Istorio gurutzatuak. Arrotzak bere eguneroko bizitzan eta espazioetan. Ez -lekuetan lekutu diren pertsonak. Antzezlana asmatzerakoan, testua baino, ideia da garrantzitsua rubik konpainiarentzat, hemen arrotz sentitzearen ideia alegia. Ideia horren inguruan, gero, txotxongiloak, aktoreen gorputzak nola jarri mugimenduan eta objektuen, soinuaren edo argien laguntzaz, estetika poetiko bat duen ikuskizuna eskaintzea da helburua.


  • Genero : Antzerki fisiko eta bisuala
  • Ideia, zuzendaritza, dramaturgia : Estitxu Zaldua Domingo, Juanjo Herrero Mansilla
  • Zuzendari laguntza : Ekaitz Unai González Urretxu
  • Interpretazioa : Estitxu Zaldua Domingo, Juango Herrero Mansilla
  • Data : 2019ko IRAILAREN 14a
  • Lekua : Mendi Zolan
  • Ordua eta iraupena : 20:30 – 60 mn
  • Prezioa : 12€ / 6€
  • Aurre-samenta : Mendi Zolan Kulturgunean eta www.hendaye-tourisme.fr (lehio berria)
  • Bertan jateko eta edateko aukera Borderline Fabrika kolektiboak eskainirik
  • Gomendatutako adina : 14 urtez gorakoentzat
  • Hizkuntza : Euskaraz
  • Konpainiari buruz (leiho berria) : www.rubiktheater.com

  • Zu-Bi sareak sostengatu proiektu hau Iparralde eta Hegoaldeko programatzaileek osatzen dute eta euskarazko antzerkia sortzen eta zabaltzen duten konpainia gazteak sostengatzen ditu