Dantza Hirian

© Dantza Hirian

DANTZA HIRIAN JAIALDIA – SARTZE ABIATZEA

Genero : Dantza

Data : 2019ko IRAILAREN 14a

Ordua eta iraupena : 17etan – 15 mn + 15 mn

Lekua : Sokoburu Plaza – Euria bada, Mendi Zolan Kulturgunera bideratuko da ikusgarria

Prezioa : Urririk

Gomendatutako adina : Denentzat

Hizkuntza : Hitzik gabe

Unaiuna (Balear Uharteak) : “All Inclusive”

All Inclusive azken urte hauetan, batez ere Balear uharteetan (Espainia), bizitzen ari garen neurriz gaineko okupazio turistikoaz mintzatzen zaigu. hiztegiaren arabera, espainiarrek atzerritarrak izendatzeko darabilten lagunarteko hitza da “giri”, batez ere europarrak edo iparramerikarrak izendatzeko. Baina gu kanpora joango bagina, giriak izango ginateke? haiek giri izaten jarraituko lukete?

  • Dantzariak : Marina Fullana, Laura LLiteras

LaRutan (Euskal Herria) : “Out of the blue”

Out Of The Blue bila ibili gabe aurkitzen duguna da. ezerezetik sortzen dena. elkarren arrotz diren bi gorputz, topo egin duten bi gorputz. funtsean, bakardadean, urruntasunean.

  • Dantzariak : Maria Andres, Denis Martinez

Dantza Hirian festibala ibiltaria abenturan doa aitzina, BaionaDonostia Euskal Eurohirian, eta esparru horretako plazak eta karrikak dantza garaikiderako erakusleku bilakatzen dira.

Irailaren 27ean, ostiralarekin, 15:00etan, Gaztelu Zaharreko pilotalekuan, dantza hirian festibalak hendaiako eskoletako ikasleentzako dantza agerraldi bat proposatuko du. kurios diren gainerako jendeak ere hurbil daitezke !