Antzerkiaren Maiatza

2020ko EDIZIOA : MAIATZAREN 14tik 17ra

Festibalak 36. urte beteko ditu 2020an ! Gaztelu Zaharreko frontoiaren inguruetan ariko da gehienbat, hiri barnean, maiatzaren 14tik 17ra.

Festibalaren muinean: aurkeztu nahi dizkizuegun artistak, hutsegin ezinezko ikuskizunak, lekuak, aterpea, ikusle jakin-nahi eta leialak, handi nola txikientzako besta herrixka bat! Aurten, festibalari arrakasta eta urteetan irautea ekarri dizkioten osagaietan barneratuko gara, guztia hankaz gora ezarriko, xerkatu eta esperimentuak eginen ditugu zuekin batean! Hala da, bai, festibala helduarora heldu bada ere, antolaketa berria lehen urratsak ematen ari baita eta jostalari baitator!