MENDEALA

© Kalakan

KALAKAN & ALEXANDER ARKHINCHEEV (EUSKAL HERRIA & BURIATIA)

Alexander Arkhincheev Buriatiako (Siberia) kantari difoniko onenetariko bat da gaur egun. Hango kantuak bermoldatzen ditu bai eta bere konposizioak sortzen ere. Bizitzaren iturri sakonenak orroitarazten ditu kantu difonikoaren soinu leizetsuak eta entzule bakoitzak dituen arima barneko espirituak iratzartzen ditu. Alexander Arkhincheev eta Kalakaren arteko elkarlanak jadanik arrakasta haundia izan zuen 2017ko abendoan. Bi unibertso tradizionaletako intrumentu eta kantu nahasketa desberdinak, osotasun bakar batean sartzen direnak.


  • Genero : Musika
  • Musikariak : Jamixel Bereau, Xan Errotabehere, Bixente Etchegaray, Alexander Arkhincheev
  • Data : 2019ko UZTAILAREN 26a
  • Lekua : Abbadia Gaztelu Behatokia – Izura : Abbadia Entzunaretoa
  • Ordua eta iraupena : 21:30 – 60 mn
  • Prezioa : 16.5€ – 8€
  • Argibideak eta aurre-salmenta (leiho berria) : 05 59 20 00 34 – www.hendaye-tourisme.fr
  • Gomendatutako adina : Denentzat
  • Hizkuntza :  Euskaraz eta Buriatez
  • Taldeari buruz (leiho berria) : www.kalakan.eus

  • Kalakan taldeak, Hendaia Turismo eta Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean antolatua