Une soirée de rencontres, de transmission et de mémoire pour rendre hommage aux femmes, aux hommes et aux enfants qui ont fui la Guerre civile d’Espagne en 1936, et faire vivre cette histoire à travers les témoignages, la littérature, la musique et le cinéma.
17h00 – Halles de Gaztelu
Lecture musicale par Léonor de Récondo
À l’issue de la représentation, un temps d’échange avec le public autour du livre sur de la mémoire de la Guerre civile d’Espagne serait proposé.
18h30 – Port de Caneta
Cérémonie commémorative
-
Prise de paroles par M. le Maire
-
Lecture de textes de l’association Oroitza par le Théâtre des Chimères
-
Témoignages par des hendayais
-
Chorale Gaztelu-Zahar
-
Aurresku d’honneur par Mutxiko Elkartea
20h30 – Cinéma Les Variétés
Soirée cinéma : Projection du film » Josep « .
-
1:11-Animation, Biopic, Drame, Historique-Aurel-Jean-Louis Milesi
————————————————-
“Espainiako gerla zibilaren inguruko oroimena – 1936ko uda”
Topaketa, transmisio eta oroimen gaualdia, 1936an Espainiako gerla zibiletik ihes egin zuten emazte, gizon eta haurrak omentzeko eta historia hori lekukotasunen, literaturaren, musikaren eta zinemaren bitartez biziarazteko.
17:00etan – Gaztelu Aretoan
Musika-irakurraldia, Leonor de Recondorekin
Ikuskizun honetan, Léonor de Récondok bere ahotsa eta biolina ematen dizkio Enriquetaren, bere amonaren, historiari. 1936ko abuztuaren 18an, familiaren etxea utzi eta Irunetik Hendaiara ihes egin behar izan zuen, frankisten mehatxupean. Minutu gutxitan, dena irauli zen: haurtzaroa, etxea, egunerokotasuna,… eta sukaldeko mahaian betirako hor geldituko den arroz-esnea.
Ia laurogeita hamar urte geroago, izoztutako irudi hori erbesteaz, ahaidetasunaz eta nortasunaz egindako ikerketa sentikorraren abiapuntu bihurtzen da.
Prosaren eta poesiaren, musikaren eta isiltasunaren artean, kontakizunak haurtzaroko oroitzapenak, zatika iritsi diren artxiboak eta irudimena uztartzen ditu. Errepublikaren aldeko erbesteratuen ondorengoei Espainiako nazionalitatea berriz eskuratzeko aukera emateak ere testua zeharkatzen du, galdera intimo baten gisa: zer esan nahi du galdutako nortasun bat aldarrikatzeak?
Biolinaren musikak mamuen bila egiten den ibilbide motel hori laguntzen du, kanpoan direnei presentzia emanez eta eguneroko keinuei sakontasuna emanez.
Emanaldiaren ondotik, publikoarekin trukatzeko unea proposatuko da bere liburuaren eta Espainiako gerla zibilaren oroimenaren inguruan.
18:30ean – Kanetako portua
Oroitzarrea
- Auzapezaren hitza hartzea.
- Oroitza elkarteak bilduriko testuen irakurraldia Théâtre de Chimères-en eskutik.
-
Hendaiarren lekukotasunak
-
Gaztelu-Zahar abesbatzaren emananldia
-
Aurreskua Mutxiko Elkartearen eskutik
20:30ean – Les Variétés zinegelan
Zinema gaualdia: « Josep » filmaren proiekzioa.
- 1:11 — Animazioa, Biopic-a, Drama, Historikoa — Aurel, Jean-Louis Milesi
1939ko otsaila. Frankismoaren diktaduratik ihesi doazen errepublikanoen oldeak gainezka harturik, Frantziako gobernuak errefuxiatuak kontzentrazio-esparruetan biltzen ditu. Alanbre-hesiek banandurik, bi gizonek adiskidetasuna sortuko dute: bata jendarmea da, bestea marrazkilaria.
Bartzelonatik New Yorkera, Josep Bartolíren benetako historia kontatzen du filmak: frankismoaren aurkako borrokalaria eta aparteko artista.

