Programme à Hendaye
- Déambulation du groupe Kospeistar : cet orchestre aquitain est féru de la musique de la région des Balkans et de certains de ses représentants, tels que Demiran Cherimovitch, Ferus Mustafov, Goran Brejoric, Fanfara Complexa ou Balkan Beat Box. La musique du groupe Kospeistar, pleine d’émotion, invite ceux qui l’écoutent à suivre le rythme.
17:00 > 18:00 Quartier de la plage (départ de Sokoburu jusqu’au rond-point du palmier)
18:45 > 19:20 Place de la République -Fronton Gaztelu Zahar - 19h30 – Fronton Gaztelu Zahar : Seamus & Caoimhe. Ce duo frère-sœur, très apprécié, originaire du Connemara (comté de Galway, Irlande), est reconnu à l’échelle internationale pour son talent de multi-instrumentistes et pour ses interprétations empreintes d’émotion du chant traditionnel irlandais, le sean-nós. Le duo a acquis une grande notoriété grâce à des prestations devenues virales et a été désigné « Meilleurs artistes émergents » aux RTÉ Folk Awards.
Programme complet : https://www.irunhondarribiahendaye.com/bidasoafolk/cas/programa.php
Bidasoa Folk jaialdiak 25 urte beteko ditu abuztuaren 21, 22 eta 23an, Hendaian, Irunen eta Hondarribian
Mugaz gaindiko Bidasoa Folk jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du, kontzertuak, kalejira eta 25 edizioen inguruko erakusketa uztartzen dituen egitarauarekin. Abuztuaren 21, 22 eta 23an izango da, Hendaian, Irunen eta Hondarribian.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen du Bidasoa Folk jaialdia, Hendaia, Irun eta Hondarribiko kultura-zerbitzuekin elkarlanean. Aurten 25. edizioa ospatuko du jaialdiak, lurraldeen eta kulturen arteko topaketari begira.
Hiru egunetan zehar, jaialdiak ohiko gaueko kontzertuak eskainiko ditu Txingudiko hiru udalerrietan, eta, aurten, jarduera eta ordutegi berriak ere izango ditu. Egitaraua zabalduz, lurraldeko bizilagun eta bisitarien joan-etorriak sustatu nahi dira udalerri ezberdinen artean. Aurtengo berritasunen artean, Kospeistar taldearen musika-kalejira izanen dugu. Talde akitaniarrak Balkanoetako herri-musiketan du inspirazioa, besteak beste, eta abuztuaren 21ean, ostiralean, 17:00etan ibiliko da Hendaia kaleetan barrena. Irunen, bestalde, jaialdiaren 25 edizioetako kartelen erakusketa ikusgai izango da. Erakusketa doakoa da eta Bidasoaren Interpretazio Zentroan, Iparralde hiribidean 63, bisitatu ahal izango da, abuztuaren 23ra arte.
Hendaiako egitaraua – abuztuak 21, ostirala
- Kospeistar taldearen kalejira: Akitaniako Kospeistar taldeak Balkanoetako musika tradizionaletan aurkitzen du inspirazioa, eta musika erritmiko, alaia eta emozioz betea eskaintzen du. Taldeak Hendaiako kaleetan barrena jarraitzea proposatzen dio publikoari, musikaren erritmoari jarraituz.
17:00 > 18:00 Hondartzako auzoan (Irteera Zokoburutik palmondoaren biribilguneraino)
18:45 > 19:20 Errepublika Plaza > Gaztelu Zahar pilotalekua - 19:30 – Gaztelu Zahar pilotalekua: Seamus & Caoimhe. Galwayko konderriko Connemaratik (Irlanda) datorren neba-arreba bikotea da. Hainbat instrumentu jotzeko duen gaitasunagatik eta Irlandako kantu tradizionalaren, sean-nós delakoaren, interpretazioengatik da ezaguna.
Bikoteak ospe handia lortu du, besteak beste, biral bihurtutako hainbat emanaldi direla medio, eta «Artista berririk onenak» izendapena jaso zuen RTÉ Folk Awards sarietan.
25. edizio honekin, Bidasoa Folk jaialdiak mugaz gaindiko kultur topagune izaten jarraitzen du. Egitarauak hiru udalerriak lotzen ditu eta publikoari bizi-eremuko beste aldean antolatutako kultur proposamenak ezagutzeko aukera ematen dio. Hogeita bost edizioren ondoren, jaialdiak garatzen jarraitu nahi du, egitarau anitz eta irisgarri baten aldeko apustuarekin, eta, aldi berean, Hendaia, Irun eta Hondarribia arteko kultura-harremanak sendotuz.
Programme complet : https://www.irunhondarribiahendaye.com/bidasoafolk/cas/programa.php