Hendaiako Herriko Etxearen kultura proiektuak ahal bezainbat jenderen esku ezarri nahi luke kultura. Noizbehinka, Hendaian hartzen diren proiektuen arabera, herriko publiko bat edo besterentzako kultura proposamenak egiten ditugu. Horien osagarri eta sostengu dugu Euskal Elkargoaren Elkargoaren proiektua.
BI URTERAKO PARTZUERGO BEREZIA VENDAVAL DANTZA KONPAINIAREKIN
Frantziako Tolosako Vendaval konpainiari Hendaiako Herriko Etxeak sostengua ematen dio konpainiaren «Bleu Silence» sorkuntza berrirako. Ikuskizun horrek bikoteen barneko indarkerien gaia landuko du. Herriko Etxearentzat proiektu horrek interesa du arte obra batean oinarriturik, gai horri buruz informazioa emateko, eztabaida sortzeko eta mintzatzera bultzatzeko. Konpainia hainbat aldiz hartuko du Hendaiak eta jende ororentzako zenbait bitartekaritza ekintza antolatuko dira 2019 eta 2020 urteotan.
POESIAREN IBILBIDEAK
Urtero, Christophe Pavia, Les Mystérieuses coiffures konpainiako kideak Poesiaren Ibilbidearen zuzendaritza artistikoa hartzen du bere gain. Topaketa horrek eskainiko die Hendaiako eskoletako lehenengo lehen mailako bosgarren urteko ikasle orori poesiaren, ipuinaren eta arte plastikoaren inguruko arte topaketetan parte hartzeko aukera. Topaketa boluntario aritzen diren hendaiar laguntzaileen sostenguari esker antolatzen da. 2020an, Poesiaren ibilbidea martxoaren 30 eta 31n eginen da.
LANTEGIAK BETTY BLUES KONPAINIAREKIN
Ikuskizun berriaren sorkuntzaren harira, Betty Blues konpainiak arte bitartekaritzako lantegiak eskaintzen ditu, haurtzaroaren gaiaren inguruko hitzak biltzeko asmoz. Arte bitartekaritzako lantegi horren xedea balore humanisten inguruko gogoetak, nahiak eta kontraerranak argira ekartzea da. Bakoitzak bere esperientziatik zertxobait partekatu ahalko du eta arte prozesua elikatu, haurtzaroaren inguruko antzerki eta abesti ikuskizuna sortzeko asmoz.