Bere proiektuak garatzeko, partaideekin partekatzeko, konpainia berriak atzemateko, bide berriak irekitzeko, Kultura Zerbitzuak profesionalen sareetan parte hartzen du. Horren bitartez, programa aberatsak eskain ditzake, diruztapen bideak xerka edo mugazgaindi ari !
Zubi
ZUbi Ipar Euskal Herriko 10 partaidek osatzen duten sarea da; 2012an sortu zen, euskal antzerkigintza berria sustatzeko, artista bat edota konpainia bat sortze prozesu osoan zehar lagunduz, asmatze unetik hedatze garaia arteko guztian. 2017tik, Hendaiako Herria sostengatu eta hartuko duen hurrengo konpainia hautatzen parte hartzen du urtero.
Info : www.zubi.eus (lehio berria)
Karrikan
Euskal Herri osoko bost partaide eta Akitaniako partaide bat batu dira euskal artistak leku publikoetarako obrak sortzera bultzatzeko; horretarako, sortze egonaldiak eskaintzen zaizkie, bai eta diruzko eta administraziozko laguntza ere eta partaide diren festibaletan programatzen dituzte eta bestela ere hedatzen laguntzen die sareak. Hendaia sarearen sortze beretik da bertako kide. Proiektu deialdian hautatu proiektuek egonaldia ukanen dute Mendi Zolan kulturagunean, Antzerkiaren Maiatza festibalean programatuak izateko.
Info : www.karrikan.eu (lehio berria)
535 SAREA
Akitaniako kultura lekuen ekimenez sortua den sare hau, solas eta gogoetarako lekua dugu eta zuzeneko ikuskizunen sustapenerako plataforma. Urteko hitzorduen bitartez, 535 sareak Eskualde handiko sorkuntza sostengatu nahi du eta ezagutzera eman hala profesionalei nola publikoari.
Ibilki
Ibilki dispositiboaren bitartez, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) euskal antzerkiaren hedapena sustatzen du. Helburu honekin EKEk honako hauek sostengatzen ditu: Euskal Hirigune Elkargoko Errobi Lurralde Eremua eta Garazi Baigorri Lurralde Eremua eta Hendaia, Bidarte, Donibane Lohizune, Biarritze eta Mauleko herriak. Ibilki tresnari esker, euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada eskaintzen zaie ikusleei Iparraldeko gune desberdinetan.