Ikusgarrien sorkuntzako hiztegia


Sorkuntza

Konpainia batek daraman ikuskizun berri baten proiektua. Guztiz berri izan liteke edo lehendik bazen testu baten edo koreografia baten gainekoa.

Egonaldi ateraldia – Aurrerapena

Egonaldi bat bururatzean ikuskizuna dagoen egoeran aurkeztea. Horren bitartez, eginiko lana “egiazko” ikusleen aitzinean erakutsi eta erantzuna zein den ikus eta eztabaida sor liteke. Egonaldi ateraldiak hurrengo orrialdeetan adierazten dira.

Egonaldia

Konpainiak beren sorkuntzen gainean lan egin dezaten aldi baterako hartzea. Horren barnean sartzen dira entseguak egiteko lokalak uztea, administrazio laguntza, laguntza teknikoa eta, ahal balitz, herriak sorkuntzarako diruzko laguntza eman lezake ere. Beste partzuerren laguntzak lor ditzake ere egonaldi harrera horietarako.

Kultura bitartekaritza

Hendaiako Herriko Etxearen kultura proiektuak ahal beste jenderi kultura eskura nahi dio eman. Herriko ikusle mota guztientzako kultura proposamenak ematen dira noizbehinka plantan, Hendaian hartu diren proiektuen arabera. Egun garatu kultura ekintzak ikastetxeetara eta artamendu etxeetara dira batez ere zuzenduak. Euskal Hirigune Elkargoaren proiektuaren gainean oin hartzen dute ere eta harekin osatzen ere dira.

2019an egin bitartekaritza proiektu baten adibidea: Vendaval dantza konpainiarekin, egonaldian izan baita, azaroan, Hendaiako Aizpurdi lanbide lizeoan. Topaketarako tarteak, lantegiak, entsegu irekiak antolatuko dira ikasleekin.